2009-03-21

Aspaldiko partez Padura "A" nagusi, Haurren bigarren mailan

Azken zazpi partidetatik bost galdu eta bi berdindu ostean, irabazi egin dute Haurren bigarren mailako 24. jardunaldian.

Aurrean Umore Ona izan dute, baina etxekoak gehiago izan dira, gehiegi egin ez badute ere.

Hasi eta berehala etxekoak aurreratu dira, Urkoren golari esker. Gero Galdakaokoen erantzuna etorri da. Area ertzean nahasmendu handi xamarra sortu, eta Umore Onako aurrelariak baloia loratu du Imanol atezainaren gainetik. Gol polita, benetan. Lehen zatia amaitu aurretik Padurak aurretik jartzeko aukera izan du, baina Iñigok berari egin berri zioten penaltia huts egin du.

Bigarren zatian izan dira gainontzeko bi golak. Bi eta batekoa Imanolek sartu du, baloi luze bat patxadaz kontrolatu eta atezainaren gainetik zoragarri loratuta. Hortik aurrera Padurak erasoan jarraitu du eta Martinen barnekaldi batean arbitroak etxekoen aldeko penaltia adierazi du (egia esan, ez da penalti izan, Martin bera izan baita bere hankarekin zangotrabatu dena). Oraingoan ez dute hutsik egin eta Aritzek hiru eta batekoa sartu du.

Azkenean Padurak 3, Umore onak 1.

No hay comentarios:

Publicar un comentario