2009-01-26

Basauriko gaztetxea desalojo mehatxupean!!!

10 urte bizirik daramatzan gaztetxe honek desalojo mehatxuak jaso ditu Basauriko udalaren eskutik. Mehatxu horiei aurre egiteko, eta erabateko desadostasuna erakusteko, manifestazio bat burutu zuten Basauriko gazteek urtarrilaren 24ean, non, 500 gazte inguru bildu zituen.

Hona hemen Basauriko Gazte Asanbladak egindako adierazpenen laburpen bat:
``Gaztetxeak gazteen partehartzearen eta antolakuntzaren gune bihurtzen direnean, euren erabakien eta funtzionamenduaren burujabe direnean, udaletxeen diru eta ideietatik at daudenean; euren udal egitarauak arriskuan jartzen dituztenean, kontsumoan oinarritutako aisiaren alternatiba bat direnean, eraiste eta desalojo jo muga dira´´.


Larunbatean Basaurin burutu zen manifestazioaren irudi bat

HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario