2009-01-04
Milaka pertsona bildu dira Bilbon euskal presoen etxeratzea eskatzeko
Jendealdi ederra bildu da Bilbon 2009 urte hasiera honetan. Izan ere, egoerari ezin zaio gordintasunik kendu. Kartzelak inoiz ez ditu hainbeste euskal preso bahiturik eduki. Larriki gaixorik eta sufrimendu batean murgildurik dauden herritarren egoera, kondena beterik izanik giltzapean mantentzen dituztenenganako krudelkeria, frogarik izan gabe espetxean dirauten hainbat neska-mutilen kasuak eta bidean bizitza galtzeko arriskua duten senideenganako mendeku teknikak bere eginez, gizarte oso batek bere ezinegona salatu du.
Aspaldiko manifestazio jendetsuenak (37.000 Gara-ren arabera, 20.000 El Pais-en arabera) bere aldetik salatu nahi izan du komunikabideek egoera honen aurrean mantentzen duten isiltasuna, Azkarate andreak bere burua euskal herritar adierazgarri bezala goraipatu eta autogobernu bidean dabiltzala errepikatzen duen bitartean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario