
Gauzak normalean ez dira kasualitatez gertatzen, eta "fotolog" edo antzekoak sortu izana, nahiz eta jendeari kalera irten ez eta lagunekin internet bidez euren sentimendu pertsonalak (pertsonalenak batzuetan) elkartrukatzeko tresna oso egokia iruditu, argi dago beste helburu batzuetarako erabiltzen dela, edo behintzat horretarako aukera ematen duela.
Nerabe britainiar bati berriki gertatu zaion kasua aipa daiteke.
16 urte dituen Kimberley Swann, Marketing & Logistics enpresatik kaleratua izan da, bere facebook-ean egiten duen lana aspergarria dela aipatzeagatik.

Lider sindikalak salatu egin du "enpresari bati ez litzaiokela burutik pasako bere langile bat ondoko tabernaraino jarraitzea, enpresaz pentsatzen duena entzun asmoz".
Gaur eguneko jarraipenak ordea, errazagoak dira. Etxetik bertatik, 10 pertsona kontrola ditzakezu aldi berean: asteburuan non eta norekin egon diren, neska edo mutil-lagunarekin pozik dauden, zein droga-mota hartzen dituzten, ikasketak ondo doakizkien, politikaz zer iritzi duten...

Arrigorriagan dauden fotolog-twenty-facebook piloa ikusirik, kontutan hartzeko gertakari bat da, ia kasualitatez (kasualitate gutxi badago ere) astelehenean lanera edo ikastegira heldu eta gure gainekoak kalean gaudela edo ikasgaia gaindituko ez digula esaten digun. Ta orduan komeriak! Burua orraztu eta makilatu eta gero, apur bat erabili!
No hay comentarios:
Publicar un comentario