Sei partida jarraian irabazi eta aurreko astean lehenengoen aurka berdindu ostean, galdu egin dute Padurakoek haurren bigarren mailako 19. jardunaldian.
Egia esan ez dute batere partida ona jokatu etxekoek eta merezita irabazi dute Arratiakoek. Hala ere, etxekoak hasi dira irabazten, Imanolek berari egindako penaltia sartuta. Lehen zatia horrela amaitu da.
Baina bigarren zatian Arratiarrek gogo gehiago jarri, aukera gehiago sortu eta luzapenean garaipena lortu dute. Hasi eta gutxira berdinketa lortu dute, eta geroago aurretik jarri dira. Denbora aurrera zihoan eta etxekoek apenas sortzen zuten aukerarik. Izan dituzten aukera apurretako batean Aritzek, aulkitik atera berritan, berdinketako gola sartu du. Haatik, Arratiarrak ez dira kikildu eta erasora jo dute. Epaileak 3 minutuko luzapena agindu du eta minutu horietan heldu da azken gola. Asierrek penalti argia egin dio Arratiako aurrelariari eta honek ez du aukera alferrik galdu.
Azkenerako Padurak bi, Arratiak hiru.
Lapurtzera sartu dira bart "Santo Kristo"n
Goizeko lehen partida jokatu behar zuten taldeek zabalik aurkitu dute atea 8.30etan. Baina ez atea zabaldu behar zuena aurreratu delako, baizik eta gauean zehar lapurtzera sartu direlako. Hainbat ate indartuta zeuden eta harmailen azpiko beiratean zulo bat zegoen. Itxura guztien arabera hemendik sartu dira bulegoetara. Kutxa gotorra ere aurkitu dute baina ez dute zabaltzea lortu eta langileek esan dutenez ez dute gauza askorik eraman.
Azken aldian izugarri ugaritu dira lapurretak herrian, beraz argi ibili!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario