Eguerdia hurbildu ahala, bazkaria prestatzen hasi eta (polizia) munizipalengana joan ginen, Argala plazako eskola zaharrak zabaldu eta bi egun lehenago eskatutako aulkiak, mahaiak eta argindarra hartzeko. Argindarrarekin ez zen arazorik egon, eta arazorik gabe entxufatu ahal izan genituen bozgoragailuak. Mahai eta aulkiak, ordea, ez ziren inondik ageri. (Polizia) munizipalek ere ez zekiten ezer. Akaso ihes egingo zuten gauaren erdian...
Horrela ba, paperak betetzen gora eta behera ibili eta gero (badakizue nola funtzionatzen duen udaletxeak ez?: lehenengo udaletxera, gero kultur etxera, gero berriz udaletxera,...) ez geneukan ez mahairik, ez aulkirik. Baina gosea, janaria eta umorea soberan genituenez, beste ezeren beharrik gabe, arkupetan bazkaldu genuen giro ederrean.
Tripa ederki bete eta gero, lehiatzeko unea iritsi zen. Hiru herri, eta hiru talde nor baino nor.
Lehenengo, plazan ibili ginen jo eta ke puxikak lehertzen, lokotxekin eta makilari bueltak ematen; eta gero Ez dot sinisten kultur gunera joan ginen futbolinean pilota astintzera.
Lau proba horiek jokatuta berdinduta bukatu genuenez, mus partidak antolatu genituen eta honetan Arrigorriaga eta Basauri nagusitu ginen. Hori horrela, Arrigorriaga, Basauri eta Galdakao lehiatuko gara apirilaren 4an Ugaon egingo den finalean.
Gazte Martxako egitaraua prest!
No hay comentarios:
Publicar un comentario