2009-06-12

Aste Berdea eskolan

Pasa den astean, aste berdea ospatu zen herrian eta beste hainbat lekutan. Denetariko ekitaldi eta ekimenak egin zituzten, besteak beste, eskolan eta eskolatik abiatuta. Aipatzekoa eskola komunitateak (guraso elkartea, ikasleak,...) egindako lana. Izan ere, itxurakeriatan erori gabe benetako ekintza kontzientziatzaileak eta baliagarriak antolatu zituzten.


Bitartean, "Adif"ek Bilboko Abando geltokian duen propagandarako txokoan, auskalo nondik ateratako pinu txikiak banatzen aritu ziren. Hori bai, eurek bidalitako burdinezko munstroek berdin berdin jarraitu zuten Zaratamo zulatzen. Gaur egun ia edonor da ekologista, eta edozer da ekologikoa...

Informazio gehiago aste berdea eskolan 2009 dokumentuaan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario