Txaber Ormazabal eta Olatz Ipiña txapeldunorde izan dira gazteen eta umeen mailan, hurrenez hurren
Gaur goizean jokatu da Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketaren finala. Eta Estropozu bertso eskolako bertsolariek lan bikaina egin dute. Gazteen mailan (14 urtetik 18ra) Peio eta Txaber anaiak izan dira txapeldun eta txapelduorde, hurrenez hurren. Umeen mailan (14 urte arte) berriz, Beñat Mendia Zeaniztarra izan da txapelduna, eta Olatz Ugaotarra txapeldunordea.
Hurrengo zita, ekainaren 20an Altsasun jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa izango da. Hirurak ere han izango dira gaur egindako lan onari esker (maila bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak sailkatzen ziren).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario