
Gaur, Uztailak 8, 3 urte betetzen dira kuartela izandako 3 pisuko atea ireki eta Gaztetxea antolatzeko lanean jarri ginen egunetik.
2006ko uztailaren 7an, gauez, adostu genuen bertara sartzea, baina jakina da gauean edozein zarata entzuten dela, eta ekinean ibili eta gero, hurrengo goizerako uztea erabaki genuen, modu ez oso profesional batean zalaparta ederra sortzen baikenbiltzan.
Uztailaren 8a atean barrikada bat egin eta bi etxebezitza elkartzen eman genuen, eta 9 goizean herritarrei (batez ere gazteei) bertara hurbiltzeko gonbita eginik lehenengo egun honetan 60 pertsonatik gora igaro ziren gaztetxetik.
Hormak pintatzen hasi, erretzaileak eta ez-erretzaileak elkarbizitzan irauteko nola antolatu eztabaidatu, desalojatuz gero zer egin, eta abar erabakitzen saiatu ginen lehen asanblada hartan.
Gaua heldu, eta afariarekin batera solasaldi ederrean ibili eta gero, lotara joan ginen, baina gau osoan zehar zaratak entzun genituen, eta hala, goizeko 8ak aldera ertzainak eta herriko polizia munizipalak etorri zitzaizkigun bertatik ateratzera.
Motozerra eta mazo baten laguntzaz bertan zegoen atea botatzea lortu zuten, eta orduan konturatu ginen barrikadagintzan zer ikasi bagenuela, izan ere, apur bat eskasa geratu zitzaigun.
"Hurrengo gaztetxean lehiotik jaitsiko gara" pentsatu genuen.
Harrez gero herrian gazte askori entzuten jarraitzen zaio "Gaztetxea bagenu...guk antolatuta, polita litzake...euskararen alde, ditugun ohitura ustelak aldatzeko, gure herria elkarrekin ulertu eta aldatzeko..."
Baina helburu hori egi bihurtuko da. Ziur gaude. Denbora kontua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario