2009-09-21

Ez Dot Sinisten Kulturguneak bere ateak irekiko ditu hirugarren urtez


Arrigorriagako kontrainformazio taldeak errekara begira duen kulturguneko ateak berrirekiko ditu irailaren 25ean. Aurreko bi urteetan jadanik zabalik izan dute lokala, ia astero hitzaldiak, bideo-emanaldiak eta abar eskainiz, betiere bertsio ofizialari kontraste izpi bat gehitu nahiean.
Aipatzekoa da bertan taberna bat ere badela, batez ere ostiral eta larunbatetan zabalik dagoena, baina EDS-koek dioten bezala : "kontsumitzea ez da beharrezkoa". Izan ere irakurri, bideo bat ikusi, futbolin eta xakean jokatu edo sinpleki tertulian egon nahi duenari lokal aski txukun bat luzatzen zaio, herritarrek sortua eta antolatua eta lehen helburu gisa Arrigorriagako herria bera duena. Zuentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario