2009-09-20

'Goenkale' ere debekatuta?



Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldien aurkako neurrien absurdoa nora iristen ari den garbi ikus daiteke ondorengo kasuan. Hau da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) asteazkenean www.askatu.org webaren bidez iragarri zuen larunbat honetan Arralden presoen aldeko Elkartasun Eguna ospatuko zutela -egitaraua eta dena zekarren deialdiak: bazkaria, manifestazioa...-, eta Dignidad y Justiciak hori jakin bezain azkar Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari eskatu zion "Arralde mendiko" ekitaldia debekatzeko, presoei gorazarre egingo zietelakoan. Garzonek ez du -oraindik, behintzat-, erabakirik hartu...

Kontua da Elkartasun Eguneko karteleko argazkietan ageri diren hiru 'presoak' Goenkale ETB1eko telesaileko aktoreak direla -haietako biren aurpegiak ukituta daude Photoshopen bidez-, eta ekitaldiko 'Arralde' hori Goenkale-ko herria dela, ez Zeanuriko (Bizkaia) mendia. Hala baieztatu dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur arratsaldean BERRIA.INFOri. "Zentzugabekeria honetan guztian, ziria sartu nahi genien".

No hay comentarios:

Publicar un comentario