2009-11-24

Abendutik aurrera, Piedras Rojas Gaur berriro ere martxan!!!!

2-3 hilabeteko geldialdia egin ostean, berriro ere jarriko dugu martxan Arrigorriagako aldizkari herrikoi eta euskalduna. Izan ere, herritarren beharrizanetara egokitua den aldizkari euskaldun bat guztiz garrantzizkoa ikusten dugu, eta gure herriko agintariek euskararekiko duten konpromezu eskasa ikusirik (eskasagoa ezin), are gehiago.

Arrigorriaga Hoy-k udaletxearen beharrizanen arabera idazten duen bitartean eta gure hizkuntza baztertuz, inperioaren hizkuntzari fideltasun osoz egiten dion bitartean, guk gurearekin jarraituko dugu.

Horregatik, hurrengo egunetan, gure herrian azkenaldian gertatu diren eta gertatzen ari diren hainbat konturekin etorriko gatzaizkizue (jaien ingurukoa, bentakoerreka, udaletxe berria, peatonalizazio-despeatonalizazio-peatonalizazioa..), hau da, herritar guztiok jakin beharko genukeen eta Arrigorriaga Hoy-k ezkutatzen digun informazio guztia plazaratu nahiko genuke. Baina, gogoratu, zuen parte hartzea ezinbestekoa dela, horretarako, piedrasrojasgaur@gmail.com helbide elektronikora bidal diezazkigukezue argitaratu nahi dituzuen berriak edota kexak.


Besterik gabe, Arrigorriaga Hoy-ren inguruko bideo batekin uzten zaituztegu

No hay comentarios:

Publicar un comentario