2009-12-01

Egunkaria libre!

Ia zazpi urte igaro dira 2003ko otsailaren 20an egunkaria itxi zutenetik. Egun tristea izan zen hura: inpotentzia, amorrua... nabaritzen zen Euskal Herriko kaleetan, izan ere, zein zen Euskaldunon Egunkaria ixteko arrazoia? Orduko Espainiako gobernuko barne ministroa zen Acebes jaunak, egunkariaren itxierak askeago egingo gintuela esan zuen (askeago? Espainol izateko askeago esan nahiko zuen).

Gure herriari eta kulturari dioten gorrotoaren adibide argi bat baino ez zen izan (aurretik ere, jakin bagenekien), gure herria desagertaraztearen proiektu horretako beste etapa bat, baina, zergatik?

zergatik bide poliziala? ..torturak? ..kartzela? ..beldurra? ..gezurrak?

Argudio falta ote?

Gurea euskara, gurea egunkaria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario