2009-01-30
ARRIGORRIAGA ALERTA GORRIAN!!
Urteak joan eta urteak etorri badira ere, oraindik jarraitzen dute zoritxarrez Euskal Herrian, beraiek deitzen omen dioten bezala, "Terrorismoaren aurkako"-kontrolak egiten. Azken aldian Bizkaian kontrol ugari egiten ari dira, bai ertzaintzak, bai guardia zibilak, bai nazionalak...etabar. Aste hauetan nabarmena izan da goardia zibila eta ertzainen agerraldia Arrigorriagan, gure herria okupatzen saiatu dira. Pasadan astean bertan, 10:30 ak aldera, herriko gazte bat bertako institututik oinez jeisten ari zela guardia zibilen 3 patrol-ekin topo egin zuen. Militarrak autoak errepidean edonola utzi, euren armadura hartu, patrol-etatik jeitsi eta ziztu bizian gaztea inguratu zuten su-armekin apuntatuz. Koronela, galdeketa saioa egiten hasi zitzaion, ea nondik zetorren, nora zihoan, non ikasten zuen, ea motxilan zer zeraman...eta amaitzeko identifikatzeko esan zion, honek identifikaziorik ez zuela esan eta militarra pentsakor geratu zen une batez motxila zabaldu eta behatzen ari zen bitartean. Bertan klaseko liburuak eta lan koadernoak zeramatzala ikusita bere artaldeari eskuen bitartez kotxeetara itzultzeko keñua egin eta alde egin zuten. ZER LORTU NAHI DUTE HONEKIN? ZERTARAKO? HAUEK DIRA HERRI ZAINTZAILEAK, HERRITARRAK ARMEKIN APUNTATZEN DITUZTENAK? EDO ZAPALTZAILEAK?... Guzti honekin Arrigorriagako herritarrei eta bereziki gazteei erne ibiltzea gomendatzen dizuegu hurrengoak zuek izan zintezketelako. Besterik gabe, ADI IBILI!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario