2009-01-30

Ongi etorri Korrika!!

Martxoaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean Gasteizen amaituko den euskararen aldeko lasterketa herrikoia apirilaren 4an pasako da Arrigorriagatik.





Korrikak egingo duen bidearen zati bat:

...- Larrabetzu - Erletxe - Galdakao - Basauri - ARRIGORRIAGA - Ugao - Zeberio - Arteaga - Areatza - Arteaga - Igorre -...

Korrikaren laguntzailea izan nahi baduzue, pin-ak salmentan daude 12€tan eta horrekin batera eskaintza orria bete behar da onako datu hauek bete arazten:izena, abizenak, helbidea, posta kodea, herria, herrialdea, telefonoa eta e-posta. Honekin batera korrika laguntzailearen txartela eskuratuko duzue. Kolaboratu nahi izan eskero AEK elkartearen bitartez lortu dezakezue.

ANIMA ZAITEZTE!

informazio gehiago www.korrika.org web gunean

No hay comentarios:

Publicar un comentario