Umeen "A" ligako 12. jardunaldiko partida goizeko 9.15etan hasi da.
Padurakoak esnatu orduko huts eta bi zihoazen galtzen. Hasi bezain laster aurreratu dira Basurtokoak aurrelariaren jokaldi on baten ostean. Ondoren, Padurak berdintzeko aukera izan du, baina Enekok ezin izan du berak egindako jokaldia borobildu. Hortik gutxira Basurtokoek bigarrena sartu dute korner batean. Aurrelariaren burukada bikaina izan da. Lehen zatia amaitu aurretik, bat eta bikoa sartu du Enekok berak landutako jokaldia amaituz.
Bigarren zatian gauzak aldatu eta etxekoek buelta eman diote markagailuari. Binakoa Arkaitzek sartu du, aurrez prestatutako jokaldi batean. Eta ondoren, aurretik jarri dira. Ikerrek baloia atera, Basurtoko defentsak nahastu eta Azkenerako baloiak sareetan amaitu du. Hiru eta bi, etxekoak aurretik.
Hirugarren zatian ere golak izan dira. Lau eta bikoa Landerrek sartu du areaz kanpo egindako jaurtiketa onarekin. Gero, Basurtokoen hirugarrena heldu da. Aurrelariak bikain amaitu du eskuin hegaletik hasitako jokaldi ederra. Baina Padurakoen erantzuna berehala etorri da eta bosgarrena sartu du Anerrek.
Amaieran, Padurak bost Basurtok hiru.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario