Arrasateko musika taldea eszenatokietara bueltatuko da maiatzaren 14an. Hona hemen euren buelta iragartzeko prestatutako idatzia:
Zirikatzen jarraituz 9002
Sei urte inguru dira eszenatoki baten gainean azkenekoz indarrak batu genituenetik. Gure baitan betirako gordeko dugun kontzertu hura izan zen hamar urteko ibilbide ahaztezinean zehar gure alboan egondako pertsona guztiei agur esateko eduki genuen modua. ....
.. ..
Azkenekoz teloia itxi ondoren xisterak gorde genituen, gure sugarrak itzali egin ziren eta gutako bakoitzak nork bere bideari ekin zion. Geroztik, askotan egin dugu topo abentura hura gurekin bizi eta hura gogorarazi diguten lagun ugarirekin; gure abesti eta kontzertuek beraientzako suposatu zutena ikusteak emozioz bete gaitu eta bizitakoa errepikatzeko nahia piztu du gugan. ....
.. ..
Pertsona hauen ilusioa eta kemena izan da maiatzean hasiko dugun kontzertu bira antolatzera bultzatu gaituena; Bilboko Kafe Antzokian ekingo diogu abentura berri honi, aipatutako hilabetearen 14an, hain zuzen ere. ....
.. ..
Bira hau 2009. urteko amaiera arte luzatzeko asmoa dugu, kontzertuetan zenbait hilabetetan zehar prestatzen ibili garen muntaia ikusgai egongo delarik. Muntai berri honek bere garaian Ekonen bereizgarri zen ikuskizunarekiko aurreranzko pausu handia suposatzen du. ....
.. ..
Taldekideon proiektu paraleloei dagokionez, hauek normaltasunez aurrera jarraituko dute eta denbora laburrean talde horiekin lan berriak argitaratzea espero dugu; momentuz… Ekonen sugarrak azkenekoz altxatuko dira!
EKON
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario