2009-01-10

Padura "B"k 5 eta 2 irabazi dio Indartsu "C"ri

Ligako 7. jardunaldiari zegokion partidan jende mordoxka bildu da bi taldeak animatzera. Lehen zati parekatua hutsean amaitu ostean, bigarren zatian heldu dira golak. Lehenengoa Imanolek sartu du, Martinek hasitako jokaldia bikain amaituz. Hala ere, Indartsukoak ez dira kikildu eta berehala lortu dute berdintzea pase luze bat aprobetxatuz. Jarraian etorri da Paduraren erantzuna eta Martinek bi eta batekoa jarri du markagailuan. Hortik gutxira, Martini egindako penaltia adierazi du epaileak (Indartsuren aldekoak sutan jarri dira, euren jokalari bat lurrean zegoela jokoa ez delako gelditu) eta Markinak hiru eta batekoa sartu du. Laugarrena ere berak sartu du Martinen pase bikaina baliatuz. Jada erabakita zegoen partida baina oraindik bi gol gehiago egon dira. Paduraren bosgarrena Falaganek sartu du. Eta partida amaitu aurretik Indartsukoek bigarrena sartu dute. Amaieran Padura Bk bost Indartsuk bi.

Esan ere, ordu berean jokatutako partidan, gazteen mailako Padura "A"k Elorrio "A"ren aurka galdu duela, bat eta lau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario