Gaur urtarrilak 10, 18:30etan HATORTXUROCK 9.5 jaialdia ospatuko da. Bertara joateko Arrigorriagako gazte talde batek antolaturiko autobusa aterako da 5ak aldera. Askorik luzatu gabe, hementxe utziko dizuet beraiek ateratako informazio oharra:zer den, nondik sortu den, gaurko edizinoan zer egingo den...etabar
"HATORTXUROCK 9.5 / HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA! DESKONTROL, TXARRENA, KOP, ANESTESIA, EH SUKARRA, ZEA MAYS, HESIAN, SU TA GAR, KAUTA ETA TXIMELETA BI ESZENATOKITAN ARITUKO DIRA
Hatortxurock / Hator, hator neska mutil etxera, errepresaliatu politiko eta euren senitartekoen aldeko kontzertua, 1999. urtean egin zen lehen aldiz, eta bere 6. ediziora arte beti abenduan egiten bazen ere, 7.enetik aurrera urtarrilean egin izan da. 9,5 edizioa berriro ere hilabete horretan izango da, bosgarren urtez BERRIOBEITIn. Oraingoan, ordea, hainbat aldaketa dakarzkigu iazko edizioarekin alderatuta: alde batetik, iazko esperientziaren ondoren, aurten egun bakar batean egingo da, URTARRILAREN 10ean, LARUNBATEAN. Beste aldetik KONTZERTUETARAKO BI KARPA ERRALDOI egongo dira. Kontzertuak 19,00etan hasiko dira, GARRANTZITSUA DA HAU AZPIMARRATZEA. Sarrerek 18 euro balio dute aldez aurretik erosita eta 21 bertan erosten badira.
Azpiko bideo hauxe, pasadan urtean ateratako bideo bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario