2009-02-12

Asteburu betea dator

Ostirala 13, Torturaren Aurkako eguna

Oraindik torturatzen dela salatzeko eta torturatuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo da Argala plazan, 19.30tan.

Larunbata 14, Intsumisio eguna Kukutza gaztetxean

Estatuko hainbat gobernu militarren aurrean, Soldaduskaren kontrako lehenengo intsumituak publikoki aurkeztu zirenetik 20 urte beteko dira otsailaren 19an.

Egitaraua:

13.00etan; Kalejira "Orkestra Nazional" taldearekin, kukutza gaztetxetik hasita

15.00etan; Herri Bazkaria gaztetxean (5 eurotan)

18.00etan; Kontzertuak gaztetxean (5 eurotan):
-PIKADURA (Barrikadaren bertsioak)
-PARABELLUM (Ikuskizun berezia)
-POTATO Free to
-FEOS PERO MAJOS (azken ganberrada)

Eta gainera erakusketak, ekitaldiak, bideoak,...



Igandea 15, Kanporamartxo eta EZLNri buruzko hitzaldia

-Kanporamartxo Dinamita parkean

Ohitura zaharrak berreskuratuz!

10.15etatik aurrera
kalejira herrian zehar

11.30tan Mendikosolobarrena eta Mintegi parkera abiatuko gara Argala plazatik

12.00etatik aurrera Talo tailerra egongo da (8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat)

12.00etatik eta 14.30ak bitartean Kanporamartxo ospatuko dugu: suteak egingo dira etxetik eramandako urdaiak erretzeko, taloa eta txorizo gordina euro batean erosteko aukera (bildutako dirua Palestinar herriari bidaliko zaio, On egin elkartearen eskutik), edaria, herri musika,... eta askoz gehiago.

Guzti hau antolatzen On egin kultur elkarteak, Aritz berri dantza taldeak, Ikasleen guraso elkarteak, Madalen emakumeen elkarteak, kultur etxeak eta udalak hartzen dute parte.

-EZLNri buruzko hitzaldia Ez dot sinisten kultur gunean

18.00etan hasita 1994an Mexikoko indigenak euren eskubideen alde nola altxatu ziren azalduko digute. Horrez gain, une hartatik gaur egun arte denbora nola igaro den erakutsi, eta zein puntutan aurkitzen diren ikasiko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario