2009-02-11

Plakarik ez, izena eta izana bai

Orain aste bete, Argala plazari izena ematen zioten plakak kendu zituen udalak, Bilboko epaitegiaren aginduari men eginez. Alkateak dioenez, udalak epaitegietatik datozen agindu guztiak beteko ditu ("cumplirá escrupulosamente todas las resoluciones judiciales que recaigan en éste o en cualquier otro procedimiento judicial"). Hala ere, sententzia errekurrituko omen dute, ez baita behin betikoa.





Gogoratu, 1979ko pleno batean erabaki zela plazari "Argalaren enparantza" izena jartzea.

Herritarren erantzuna

Plakak kendu eta ordu gutxira, "ARGALA PLAZA" idatzi zuen norbaitek udaletxeko horman.



Plakak kendu dituzte, baina plazaren izenak eta izanak bere horretan diraute: kalean "Argala plaza" entzuten da etengabe; deialdietan ere "Argala plaza" agertzen da;...

Ikuspuntu gehiago:
-berria el correon (erderaz)
-berria deian (erderaz)
-berria garan (erderaz)
-nor izan zen Argala? (wikipedian, euskaraz)

No hay comentarios:

Publicar un comentario