2009-02-16

Gaur egun erabilera anitzeko pista eta lorategia dauden lursaila eskola hornikuntzarako da

Aurreko astelehenean bildu ziren azkenean eskola komunitatea eta udaletxeko ordezkari politikoak. Honen harira idatzia bidali die Gure Magalean guraso elkarteak eskolako familiei.

Hona hemen zenbait pasarte:

"Hezkuntza zinegotziak abenduko aldizkarian adierazitako susmoak baieztatu zizkigun: Kubo auzoari joten dagoen lursaila (gaur egun erabilera anitzeko pista eta lorategia), 6.300 m2-koa, eskola hornikuntzarakoa dela, hala baitago jasota 1991eko Torrontegi II-ko plan partzialean.

Beraz, argi dago Udalak eskola komunitatea engainatu egin zuela 2006an, Eskola Kontseiluari eskola berria egiteko lursailik ez zegoela esatean. Ez dezagun ahaz Hezkuntza Sailak urte horretantxe Udalari bidalitako gutunean aukera bi ikusten zituen laugarren hezkuntza-lerroa onartzeko: eskola berria egin edo une hartan zegoena handitu.

Eskola Kontseiluak, sasoi hartan Arrigorriagan eskolatzea eskatzen zuten haur guztiei sarbidea ematearren, eskola-esparruan bertan eskola handitzea onartu behar izan zuen une hartan."

"Ezin dugu inolaz ere ahaztu Udalak, orain, eguneko zentroa dena, Aixarten kokatua, erabili nahi duela haur-eskola eraikitzeko.

Elkarte honek, proiektu hau urte askotako atzerapenarekin datorrela pentsatzeaz gain, Aixarten kokatzeari ikaragarrizko hankasartzea deritzo. Gure apostua bai haur-eskola baita 5 urte bitarteko haurrentzako zentroa, arestian aipatu eta, eskola-hornikuntzari zuzenduta dagoen, lursailean egitearen aldekoa da."


1991eko Torrontegi II-ko plan partzialaren arabera eskola hornikuntzarako zuzenduta dagoen 6.296 metro karratuko lursaila:


Gure Magalean elkartearen idatzia osorik (euskaraz eta erderaz): azken berriak

No hay comentarios:

Publicar un comentario