2009-02-18

JAI BATZORDEA MARTXAN HASTEKO DEIALDIA

Urtero, Arrigorriagako jaiak antolatzeko batzar batzuk egiten dira jai batzordeak antolaturik, non herritar oro ongi etorria izango den. Bertan norbanakoaren ideiak edota proposamenak bota daitezke: taldeen jaitsiera, kontzertuak, jolasak, kirolak...etabar. Bertara gerturatzeko jai batzordeak eskutitz hauxe idatzi die herritarrei.

"MADALENAK 09

UZTAILAK 22 JAI BATZORDEA

ARRIGORRIAGA
MADALENAK 09

ARRIGORRIAGA
Arrigorriagako Madalenak 09 Jai Batzordean parte hartu nahi duzuen guztiei jakinarazten dizuegu lehenengo lan-bilera egun, ordu eta leku hauetan izango dela:

EGUNA: 2009ko martxoaren 2a.
ORDUA: 19:00.
LEKUA: Kultur Etxea.
Era berean, helbide elektroniko bat eskaintzen dizuegu, egitarauari ekarpenak egiteko:
dinamizatzaile@arrigokultura.org
Informazio gehiago nahi izanez gero:
ARRIGORRIAGAKO KULTUR ETXEA
Tlfnoa: 946712361 (14:15-21:00).
e-maila: kulturetxea@arrigorriaga.org"

No hay comentarios:

Publicar un comentario