Bazkal ostean hasi zen festa kiroldegiko pista urdinean. Ume, guraso eta irakasleak hantxe elkartu ziren aurreko asteetan prestatutako mozorroak jantzita dantzan aritzeko. Eskolako umeen ikuskizuna amaituta txokolatea banatu zuten indarrak berreskuratu eta festarekin jarraitzeko. Ondoren hasi zen gazteenentzako ikuskizuna.
18.30ak aldera Aritz Berriko dantzariak agertu ziren. Hauek ere mozorroturik nola ez. Baina nor zen nor? neskak mutilez, mutilak neskez; mutilek nesken dantzak, neskek mutilenak... hau nahastea!! Txistulariek lagunduta ederki girotu zuten arratsalde bukaera.
Kaletik ere makina bat gazte zihoazen mozorroturik. A ze aukera mozorroen babesean barrabaskeriaren bat egiteko...
No hay comentarios:
Publicar un comentario