Martxoaren 7an, larunbata, Arrigorriagako Nazioarteko VII. Taekwondo txapelketaz gozatzeko aukera izango dute Arrigorriagako zein inguruetako herritarrek Arrigorriagako kiroldegiko pilotalekuan. Txapelketa goizeko hamarretan hasiko da eta eguerdiko ordu batetan bazkaltzeko tarte bat hartuko dute kirolariek, horrela, bazkalostean (16:00etan) , garaipenaren bila indar osoz jarraitu ahal izateko.
Esan beharra dago, borrokalari murtziarrek, galiziarrek, kantabriarrek eta euskaldunek, parte hartuko dutela, besteak beste, beraz, herrien arteko lehia bizia ziurtatuta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario