2009-02-23

Su ta Gar talde eibartarra ere, berriz ere zentsuratua.


Adierazpen askatasuna. Libreki pentsatzeko askatasuna. Parte hartze eskubidea ere, nola ez, hori ezin ahaztu. Ez da errespetatzen ordea. Soziedad Alkoholikari orain gutxi bezala Su Ta Gar talde eibartarrari ere ateak itxi zaizkio L´hospitalet herri katalaneko Salamandra aretoan. Aurretiaz hitzartuta zegoen kontzertu bat bazen ere, eta bertan jo behar zuen lehen aldia ez bazen ere, Basagoitiren urruneko lehengusuek ez diote euskal aurre-izena daraman ezertxori ere adierazteko aukerarik eman nahi. Badaezpada, inor ez dadila ohartu, Euskal Herria ez dela euren kontatzen duten bezain "antinaturala". Batzuek hemen euskara debekatzeko gogoa, eta beste batzuk euskara hemendik atera ez dadin saiatzen, ez dadin hain zapaldua dagoen gaztelera gehiago zapaldu. Originaltasunik behintzat ez zaizue falta, lastima, ideia guztiak burugabekeri itzelak dituzuen.

Aurrera Su Ta Gar. Beti bezala lan ta lan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario