2009-02-28

Norbaiti ez zaizkio kartelak gehiegi gustatu

Gaur goizean herrira jeitsi eta kaletik nindoala faltan bota dut zerbait:

-Ea ba, mmmm... udaletxea?
-Ez, bere lekuan zegoen.
-Orduan (polizia) munizipalen kuartela?
-Ez, hau ere betiko lekuan.
-Ze izan daiteke... a bai! D3Mren kartelak?
-Ez, ez. Horiek ere jarritako lekuan zeuden, Aralarrenak, Ezker Batuarenak, PNVrenak, EArenak, PSOErenak, PPrenak, UPyDrenak, PUM+Jrenak, Taekwondokoak, Merkatari egunekoak, Patinaje artistikoko eskola txapelketarenak,... bezalaxe.
-Guardia Zibilaren kuartel ohia?
-Ez! hori aspaldi bota zuten.
-A!! orduan hor egin zuten parkea kendu dute?
-Ez, orain arte ez dute parkea egiteko astirik izan.
-Aaaaa. Baaa, egia esan... ez dakit zer gehiago esan...
-Piedras Rojas Gaur aldizkariaren kartelak!!
-Zer, zer, zer? Ze kristo da hori?
-Ba blog bat da. Eta bertan Arrigorriagako berriak eta interesgarriak izan daitezkeenek agertzen dira: Padurako emaitzak, Taekwondo txapelketa, Kanporamartxo, bizilagunen kezkak, Santa Ageda, Ihauteriak, Uholdeak, Basauriko gaztetxearen egoera, Eduardo Galeanoren iritzia... eta askoz gehiago!!
-Eta zergatik kendu dituzte ba? Itsusiak ziren edo?
-Ba ez dakit, niri gustatu zaizkit. Baina antza denez norbaiti ez hainbeste...
-Akaso leku desegokian egongo ziren...
-Baaa ez dut uste, zeren ondoko kartelak ez dituzte kendu...
-Igual ez zituzten ikusiko...
-Izan daiteke... Baina ez. Ez dut uste, ze hauek baino askoz handiagoak ziren!
-Eta zerekin itsatsita zeuden?
-Kolarekin.
-Noski! Horregatik izango da! Badakizu udal agindu batek hori egitea debekatzen duela.
-Ez, ez, ez! hemen ez! hori Basaurin da. Eta hau ez da Basauri, hau A-R-R-I-G-O-R-R-I-A-G-A da.
-Aaaaaaaaaa.












Gaurkoan ez dute jairik izan URAZCAko langileek. Gure herria garbi garbi mantentzen saiatzen direnak 9.30tarako lanean jarri dituzte: Para "quitar los carteles que se han pasado de fecha y estos(Piedras Rojas Gaurrenak)"

Benetan hasiera zaila gurea. Itsasteko lana ordu bete atzeratu zen Ertzainekin entretenitu ginelako. Eta gaur hau. Zer egingo diogu ba!

oharra: Ez dakigu nork eman duen kartelak kentzeko agindua, baina itsusiak direlako edo herria itsusten dutelako bada, mesedez jarri ahalik eta arinen gurekin harremanetan. Ideiak onartzen dira eta bestela diseinu landuago batekin egiten saiatuko gara hurrengoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario