2009-02-28

5na berdindu dute Padura "A"k eta Gernika Sportingek

Azken bi partiduak galdu eta gero puntu bat lortu dute Padurakoek Haurren bigarren mailako 21. jardunaldian.

Hasi bezain laster aurreratu dira etxekoak jokaldi bikain baten ostean. Baloia batera eta bestera oso ondo mugitu dute eta Imanolek bat eta hutsekoa egin du ezkerrez. Buelta ere arin etorri da. Kasu honetan etxekoen oparia baliatu dute Gernikarrek. Hurrengo gola ere beraiek sartu dute. Ezkerretik erdiratu eta baloia bultzatu baino ez du egin behar izan aurrelariak. Baina etxekoak ez dira kikildu eta erasora jo dute. Eta hainbat aukeraren ostean, binakoa lortu dute. Oraingoan ere Imanolek sartu du gola.
Horrela amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatian ere opariak izan dira bai alde batean eta bai bestean. Baina egia esan etxekoak izan dira kasu honetan jatorrenak. Konturatzerako hiru gol sartu dizkiete Gernikakoek. Bi eta bostekoarekin partidua erabakita zegoela ematen zuen, are gehiago etxekoen opariak egiteko joera ikusita. Baina ez dute amore eman eta merezitako (behintzat zati batzutan egindako joko ederrarengatik eta egindako lanagatik) berdinketa lortu dute.

Etxekoen hirugarrena Urkok sartu du, ezkerrez. Gol honek etxekoak animatu ditu eta indarrez joan dira aurrera. Laugarrena penaltiz iritsi da. Aulkitik atera den Aritzek aurrea hartu dio Gernikako atezainari, eta honek penalti egin dio. Gainera txartel gorria erakutsi dio arbitroak. Mikelek sartu du penaltia. Denbora gutxi geratu arren, etxekoek ez dute amore eman eta Urkok berdinketako gola lortu du luzapenean. Azkenera Padurak bost, Gernika Sportingek bost, eta pozik egon behar...


Partida gehiago ere izan dira goizean. Hona emaitza batzuk:

-gaztetxoak (eskola kirola): Padura "B"k 2, Lan Bide "B"k 0
-Gazteak: Padura "A"k 0, Erandio "A"k 4

No hay comentarios:

Publicar un comentario