2009-03-01

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hauteskundeak izan dira gaur


Gaur Berria egunkarian agertu den Olariagaren komikiak ezin hobeto azaltzen du azken asteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi izan duguna. Ezagunak dira arrazoiak eta teknikak. Ezagunak dira ondorioak. Baina dirudienez ez da hainbesterako... edo askok ez du gertatzen dena ikusten... edo ez du ikusi nahi... edo gustura daude anormaltasunaren normaltasunarekin... edo legea legea denez... edo...

"Hacemos asi las primeras cien y luego entre todos"

Telebistan, egunkarietan, irratian, interneten,... alderdi politiko gehienek "legea bete behar" dela diote. Zenbatetan entzun dugu: "la ley dice...", "la constitucion dice en el articulo xxx que...", "el xxx siempre cumplira con la ley...",...
Bozak kontatzerakoan, legeen arabera, gutunak banan banan ireki eta boza norentzat den ozen esan behar du mahaiburuak. Baina normalean, gelako guztien artean egiten da kontaketa: lehenengo gutun-azalak zenbatu, gero bozak atera eta azkenik hauek zenbatu. Gelan PSEko, EAJko, PPko, D3Mko eta udaletxeko ordezkariak zeuden. Arauak betez oraindik zenbatzen egongo zirenez, denen artean egitearen alde zeuden gehienak. Baina, eta hemen dator arazoa, PSEko ordezkariak legea bete behar zela zioen:

Mahaiburuak orduan (arautegia berrirakurri ostean), lehen gutun-azala hartu, zabaldu eta... EAJ!, hurrengoan... PSE!, hurrengoan... Aralar!, hurrengoan... EAJ!, hurrengoan... D3M!, hurrengoan... EAJ!, hurrengoan... D3M!, hurrengoan... PSE!, hurrengoan... PP!,...
Gehienak nazkatzen hasiak, PSEkoak zehaztu zuen:
-Hacemos asi las primeras cien y luego entre todos.
-????


Alegia, legea lehen ehun bozetan beteko dugu (sondeo bat egiteko behar zuelako), hortik aurrera ez. Oso ondo! eredu bikaina besteontzat. Banekien legeak interpretazio ezberdinak izan zitzakeela baina hainbesteraino!. Hemendik aurrera kontuz!: eguzkia eginez gero ez duzu legea bete beharrik, euria eginez gero legeak dioena zehatz-mehatz bete beharko duzu, eta elurra eginez gero goizean zehar bakarrik; Alkoholemia kontroletan lehen ehun kotxeek bete beharko dute legeak dioena;...

Orain bai, gehiago luzatu gabe, hona hemen herrian bozkatu zezaketen 9.733 herritarrek egin duten aukera:


Abstentzioa: 3.311
Zuriak: 70
Baliogabeak: 34

Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ): 2557
Partido Socialista De Euskadi (PSE): 1858
Partido Popular (PP): 547
Demokrazia 3 milioi (D3M): 445
Aralar: 270
Ezker Batua (EB): 248
Eusko Alkartasuna (EA): 163
Union Progreso y Democracia (UPyD): 128
Berdeak: 35
Partido Antitaurino Contra el Maltrato Animal (PACMA): 20
Partido Obrero Socialista Internacionalista (POSI): 18
Partido Familia y Vida (PFyV): 14
Por Un Mundo Mas Justo (PUM+J): 9
Partido Humanista (PH): 5
EuskalHerriko Karlista Alderdia (EKA): 1

No hay comentarios:

Publicar un comentario