2009-03-02

Jai batzordea martxan da!

Uztaileko hitzordua urrun badago ere, apurka-apurka hurbiltzen ari denez eta herriko taldeak ere mugitzen hasi dira. Gaurkoa festak prestatzeko lehen hitzordua izan da, lehen kontaktua: datak eta baliabideak zehaztu eta bakoitzak buruan darabilguna konpartitzeko.

Datak: Uztailaren 17an hasi (barikua) eta 25ean (zapatua) amaituko dira. Tartean, Madalen eguna (uztailaren 22an) asteazkena izango delarik.

Baliabideak: Hasiera batean, 140.000 euroko aurrekontua egongo da festak antolatzeko. Iaz baino, 16.000 euro gutxiago (badakizue krisia dela eta ez dela...)

Hurrengo batzarra: Martxoaren 30ean arratsaldeko 19.00etan, Kultur-etxean. Batzar honetarako komenigarria litzateke proposamenak dagokien aurrekontuarekin ekartzea. Beraz, badakizue ideiaren bat baduzue animatu eta parte hartu!!

Giro ederra egon zen iazko bertso bazkarian; argazkian Fredi eta Arkaitz, bertsolariak

Txosna batzordea ere martxan da!

Aurten ere, txosnak jarriko dituzte herriko taldeek urte osoan zehar erabiliko duten dirua biltzeko. Baina, diru-iturri ez ezik bizitza-iturri ere izan nahi du txosna-guneak, festak ez daitezen gaueko mozkorraldira eta eguneko loaldira mugatu. Horregatik, martxoaren 9an lonbon bilduko dira arratsaldeko 19.30etan. Nahi duen oro hurbildu dadila, guztiok izango zarete ongi etorriak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario