2009-03-05

Arrigorriagarako 23:20tako trenean ikusi eta entzuna



Futbola gehiegi jarraitzen ez duen pertsona batentzako ere berezia izan da gaurko gaua. 23:20tan Bilbotik Arrigorriagarantza zetorren trenak itzelezko jaia zekarren barruan. Jendea saltoka, elkar besarkatuz, guztiak irribarretsu. Ez zegoen han, tren horretan egunero ikustera ohituta gauden aurpegi pentsakor eta tristerik.
Bat-batean, trena Miribillako geltoki berrira heltzear zegoela, Athletic-en ereserkia jarri dute treneko megafoniatik: piribin, piribin...ta jende guztia euforia baten kantatzen, ikurrinak astintzen. Ezin daiteke ondo deskribatu, bertan egon beharra zegoen, baina bene-benetan harritzekoa zen. Gutxitan ikus daitezke horrelakoak, trenean jendea kabitu ezinean, gehienak zutik, eta den-denak euskara hutsean den ereserkia abesten. Euskal Herriaren independentzia eguna zirudien. Birritan jarri dute ereserkia Arrigorriagara heldu bitartean. Birritan sentsazio bera.
Jende asko jaitsi da gure herrian. Badirudi finalera askotxo mugituko direla hemendik. (Han egongo da gure laguna Juancar ere. Agian ez du zergatik jakingo baina bertan egongo da).

Itzela izan da.

Hain banandurik dagoen euskal gizartea futbolak batu behar badu, futbolak batu dezala!

Tren batean ikus daitezkeenak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario