2009-03-07

ERROMERIA


Aritz Berri dantza taldeak urtean bizpahirutan Argala enparantzan erromeriak antolatzen ditu, herriari giro herrikoia eman nahiean.
Bihar, Martxoak 8, igandea, arratsaldeko 17:30etan, herriko dantza taldeak herritarroi dei egiten digu bertara hurbildu gaitezen Euskal dantzak dantzatzeko aukera izango dugulako. Aintzinean gure arbasoak, bai denbora pasa bezala bai ligatzeko metodo bezala herriko plazetan geratu eta bertan aritzen ziren jo ta su dantzan.
Gaur egun ohitura horixe galduta dago, eta denbora pasa bezala beste gauza askotan ematen dugu denbora: ordenagailuaren aurrean, telebistaren aurrean, bideo jokoen aurrean... eta ligatzeko gunea eta ohitura ere aldatu egin da. Normalean asteburu gauetan tabernetan sano kontent gaudenean, dantza (euskal dantzekin zerikusirik ez dutenak) zein beste metodo batzuk erabiltzen dira gustoko duzun pertsona erakartzeko.
Zenbat aldatu diren ohiturak...baina zergatik? Guk nahi izan dugulako? Edota batzuen interesengatik? Akaso, Euskal kultura zapaldu nahi dutelako batzuek?
Aintzinako ohiturak berreskuratuz, ANIMA ZAITEZTE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario