2009-03-08

KORRIKA 13.00ak aldera sartuko da herrian

Pasa den ostiralean KORRIKAren aurkezpena egin zen herrian. Denetarik egon zen, kantaren aurkezpena, ibilbidea, Korrika kulturala, bertsoak,... eta indarra hartzen joateko luntxa!!



"Pauso txikiez bide luzeak egiten dira korrika"

Bertsolariak ederki kantatu duen moduan "pauso txikiez bide luzeak egiten dira". Pauso txiki asko emanak gara, ematen ari gara eta eman beharko ditugu gure herria eta hizkuntza biziko badira. Bide luzea egina dugu, baina beste hainbeste edo gehiago dugu egiteko. Pauso hotsak, mugimenduaren seinale dira eta mugimendua aurrera goazen (edo joan gaitezkeen) seinale. Mugitzen ari dena ez da herdoiltzen, ez da fosilizatzen, eta bizi egin daiteke. Eta guk hizkuntza bizi bat nahi, eta behar dugu, herria ere bizi dadin. Zertarako balio digu plastikoan bildutako goxokiak? Zertarako? Bai, gordetzeko ondo dago, baina goxokiak ez dira gordetzeko, ezta? Hizkuntza bihotzean izatea, pauso txiki bat izan daiteke, baina pauso txiki horren ostean beste milaka gehiago eman behar dira.

Korrika ere milaka pauso txikik egiten dute. Euskararen aldeko milaka pauso. Baina orain pauso bat gehiago eman behar dugu. Alde egotetik erabiltzera, gure hizkuntza fosilizatu ez dadin, goxokiak plastikoan gordeta desegitea nahi ez dugun bezala. Hizkuntzak, goxokiak bezela, gozatzeko direlako.

KORRIKA kulturala Arrigorriagan:

-martxoaren 12an

"Bidaia intimoak" Jon Maiak egindako dokumentalaren emanaldia
arratsaldeko 19.00tan, Kultur-etxean.



-martxoaren 13an
"Larru haizetara" antzezlana
21.00tan, Lonbo aretoan

-martxoaren 26an
KORRIKAren hasiera Tuteran
autobusa jarriko da (izen ematea AEKn)
Magia ikuskizuna Eriz magoaren eskutik
17.30etan, Lonbo aretoan

-martxoaren 28an

"Ino, ino, ino badator bonbardino" umeentzako ikuskizuna
17.30etan, Lonbo aretoan

-martxoaren 29an
KORRIKA FESTA: taloak, sagardo sagardo dastaketa, alardea, erakusketak, Taewkondo taldearen erakustaldia, mariskada zozketa, kantaldia, kale animazioa, Korrika denda, pilota partidak,...
goizeko 11.00etatik hasita egun osoan zehar, Argala plazan

-apirilaren 3an
KORRIKA TXIKIA, txokolatada eta karaokea
16.30etan, Argala plazan

-apirilaren 4an

13.00ak ALDERA KORRIKA HELDUKO DA HERRIRA!
Gero: herri bazkaria (entsalada, indabak, sakramentuak, sagardoa, postrea eta kafea; 15 eurotan), kale animazioa, bertso triki poteoa,...

-apirilaren 5ean

KORRIKAren bukaera Gasteizen
autobusa jarriko da (izen ematea AEKn)

KORRIKA denda Arrigorriagan: martxoaren 10ean eta 11an eskolan, 15.30tatik 17.30tara; martxoaren 12an eta 13an institutuan; eta martxoaren 29an Argala plazan.

Laguntzaileak: Abarrak euskara elkartea, Aritz berri dantza taldea, Arrigorriagako eskola, Arrigorriagako institutua, Artizarra musika eskola, Bertso eskola, Garriko taekwondo taldea, Guraso elkarteak, Kultur-etxea, Madalen elkartea, Maigor, On egin kultur elkartea, Pilota eskola, Ez dot sinisten, Udaletxea,...

Orain euskaraz egitea besterik ez zaigu falta!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario