Negu osteko lehen eguzki printzekin batera odola berotuz doakigu. Pozik gaude, gogotsu, eta irudimena topera dabilkigu asteburuan (eta udan) zer egin erabakitzeko. Uda hurbiltzen ari da, euri eta hotz egunak gutxituz doaz eta telebistak dioen moduan "eguraldi ona" dator (baina ona zerbaiten arabera izango da ez? edo eguzkia berez da ona, eta euriteak berez dira txarrak?).
Uda heltzean asko txosnaz txosna ibiliko dira, beste batzuk lanean, beste batzuk "al pueblo" joango dira, beste batzuk herrira,... eta hainbat eta hainbat brigadista.
Zer da brigadista joatea?
Bukaera berdina badute ere, eta beraien errima aberatsa bada ere, ez nahastu, ez baitira gauza bera "turista" eta "brigadista".
Brigadetan joatea aukera ona da telebistak kontatzen digun mundu birtual horretatik atera, eta herrien benetako errealitatea ezagutzeko: Bolivia, Mexiko, Palestina, Irlanda, Venezuela,... hamaika aukera daude!
Bertako gizartea ezagutu, mugimendu sozial eta politikoak, euren ideiak, euren esperientziak, euren borrokak... eta dena zuzen zuzenean, inolako zentsura ofizialistarik gabe. Errealitatea bere gordinean, bai onerako , bai txarrerako.
Baina jasotzeaz gain, eman ere egiten da. Lehenik brigadetan, bertako egoera, borrokak, ideiak, esperientziak,... ezagutzen diren bitartean, geureak ere ezagutzera emanez. Eta gero bueltan, jasotakoa gure herrian zabalduz.
Askapenaren brigadak pausuz pausu:
-Izen ematea: apirilaren 20ra bitartean (telefonoz: 948 212271, nafarroatik; 0559206957 iparraldetik; 945280847, arabatik; 94 4332880, bizkaiatik; 943 552365, gipuzkoatik; edo emailez: brigadak@askapena.org, info@askapena.org)
-Formakuntza eta prestakuntza: maiatza eta ekainean zehar.
-Brigadak: ekainetik irailera.
-eta bueltan... lanera!
informazio gehiago Askapena.org webgunean
Internazionalismoa lantzen duten talde gehiago:
-Komite internazionalistak
-Kamaradak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario