Azken urteetan, udaberriko oporren aitzakian, milaka gazte elkartu izan dira independentziaren alde, dela Gazte Topagunean, dela Gazte Martxan.
Iazko Topaguneko txingorra, hotza, euria, eta gehiengoaren mozkorraldia ahaztuta; aurtengoan, apirilaren 10ean Amaiurren hasi eta 12an Donibane Garazin amaituko den Gazte Martxa izango da biltzeko aitzakia.
Gorputza berotzen joateko olinpiadak eta bazkaria
Gazte Martxa iristear dago eta gorputza berotzen joateko bazkaria eta olinpiadak antolatu dituzte martxoaren 19an Argala Plazan. Lehenik, indarra hartzeko bazkaria eta gero, Ugao, Basauri eta Arrigorriagako gazteen arteko olinpiadak. 3 herri nor baino nor, Ugaon apirilaren 4an egingo den finalean sartzeko asmotan.
informazio gehiago lotuindependentziara.net webgunean
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario