Esaten zutenari arreta apur bat jarri nion berriz ere, elkarrizketa baten murgilduta zeuden:
``-Egia da bai, telebistak mezu ezkutuak bidaltzen dizkigu etengabe, mezu politak izango dira bai, baina, berdin berdin arriskutsuak, eta konturatzen ez bagara ere, mezu horien bidez, haiek nahi dutena sinistera bideratzen gaituzte, pentsatzeari uzten diogu eta haiek nahi duten moduan jokatzen hasten gara.
-Baina ez da telebista gu manipulatzeko erabiltzen duten tresna bakarra! Irratiak, egunkariak, ordenagailuak, publizitatearen bonbardaketa.. den-denak euren tresneriaren parte dira.
-Kalean, polikiroldegian, klasean.. lagunekin elkartzen garenean telebistako programa ezberdinetan gertatu dena komentatzen ibiltzen gara etengabe: Fama-ko neska horrek oso ondo dantzatu duela, Gran Hermanoko Victor ez kaleratzeko SMS bat bidaliko dudala, Salsa Rosan La Duquesa de Alba egon zela, Risto oso gaiztoa dela, etab. Telebistako pantailan ikusten duguna gure elkarrizketa gai nagusi bihurtu da!
-Bai bai gure benetako izaera ezabatu dute, eta orain, telebistan agertzen denak eragin zuzena du gugan: Los Serrano telesailean agertzen diren aktoreen jantzi berdinak erosi eta haiek erabiltzen dituzten hitzak eta espresioak erabiltzen ditugu, Euskadi Gaztean edo Los 40 principalesen jartzen duten musikaren jarraitzaile gara, telebistan hainbeste iragarkitan agertzen diren Mc Donals-etara joaten gara bazkaltzera, ``modeloen´´ pasareletan agertzen diren emakume eta gizonen gorputzak izatea da gure ametsa...eta beste ehundaka adibide jarri ahalko nizkizuke: nor maitatu, nor gorrotatu, nori sinistu... jada, ez dago gure erabakien baitan.
Horrela, apurka apurka, hainbat trikimailu erabiliz, euren ongizaterako diseinatu duten errealitatea eraikitzea lortu dute, gutxi batzuen esklabu bilakatu gara.
-Gu haien menpe jartzeaz gain, egoera honi buelta ematea ezinezkoa dela sinestarazi nahi digute, baina, ez dut uste hori horrela denik, ez ez, hori ez da horrela, aldatu daiteke bai: aspaldi galdu genuen kritikotasuna berreskuratzea eta gu geu izatea funtsezkoa da eta nola ez, etsaiari hagin zorrotzak erakustea!´´
Elkarrizketa hori entzun eta gero, informazio gehiago biltzen hasi nintzen, eta horrela apurka-apurka nire inguruan gertatzen ari ziren gauza asko ulertzea lortu nuen.
Gauza guzti horiek kate erraldoi baten kokatzen direla ikusten dut orain, dena harremanduta dagoela eta gu, makina handi baten pieza txiki bat baino ez garela, zenbaki huts bat euren kalkuluetan.
Jarraian telebistaren manipulazioaren inguruan
LA POLLA RECORDS taldeak egin zuen Distorsion abestia dugu
No hay comentarios:
Publicar un comentario