• … astebururo 1.740 km egin behar direla Gorka (Arrigorriagako preso politikoa) kabina batean eta kristal baten atzean ikusteko 40 minutuz?
• … badirela 12 euskal preso politiko gaixotasun larriak dituztenak (kolon, bular, giltzurrun … edo maskuriako minbiziak), eta guztiei sistematikoki baldintzapeko askatasuna ukatzen zaiela?
• … dagoeneko 21 preso eta 16 senide hil direla dispertsioak eraginda?
• … zigorra osorik bete arren, 39 presok espetxean jarraitzen dutela (eskutuko bizi osoko zigorra), tartean Jose Mª Sagardui "Gatza", 28 urte preso daramanak?
• … preso dauden beste amak bezala, Idoiak (Arrigorriagako preso politikoa) bere alaba eskolara joan dadin berarekin egoteari utzi egin beharko diola, eta arazoa traslado batez konponduko zela?
• … astebururo 750 presoen senideek 917.250 km. egiten dutela, hau da, 22 aldiz munduari bira, edota Lurratik Ilargirainoko distantzia 2 aldiz baino gehiago?
• … honek urteko 14.700.000 euroko kostua (2.446.000.000 pzta.) eragiten diela?
• … ONUk dispertsioa gaitzetsi eta espaniar eta frantzes gobernuei honen amaiera eskatu arren, hauek bere horretan eta are krudelago mantentzen dutela?
Komunikabide gehienak aurreko datuak estaltzen saiatu direla begi bistakoa da, adibide argi bat, telebistarena dugu, noizbait entzun duzue telebistan aurreko baieztapenen bat?
Dispertsioaren aurka sinatzeko Egunak:
Maiatzak 9 (larunbata) eta maiatzak 10 (igandea)
Non:
Udaletxeko atarian
Ordua:
12:00-14:00 eta 18:00-20:00
Informazio gehiago: www.etxerat.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario