Maiatzaren 13an, gaueko hamarrak aldera, kiroldegiko kantxa urdinera joan nintzen, semearekin Athleticeko finala ikusteko asmotan. Udalak pantaila erraldoia jarri zuela-eta, uste nuen giro polita egongo zela umearentzat. Benetan anbiente ederra zegoen, denok zuri-gorriz, umeak, gurasoak... Pantailan ETB1eko irudiak ikus zitezkeen. "Eskerrak", esan nuen nere artean, "gure agintari txit prestuei ez zaie okurritu TVE1eko emisioarekin bat egitea. Sikieran!" Baina hara non konturatzen naizen soinua eta komentarioak ez zirela ETB1ekoak, euskarazkoak, ez-dakit-zer irrati kate erdaldun batenak baizik, espainiera peto-petoan. Haserre, soinu teknikariarengana hurbildu nintzen, eta, euskarazko komentarioak jartzeko eskatu eta gero, berak ezetz esan zidan, ezin zuela; udal arduradunek hala aginduta, erdarazko komentarioak jarri behar zituen. Lotsagarria, berriro ere, Arrigorriagako udal agintarien jokabidea euskararekiko.
Euskaldunok hamaika ikusteko jaioak gara, baina gure agintarien ahalmenak gu harritzeko ez dauka mugarik. Eta gero negar egiten dute Patxi Lopezek Nafarroa kenduko duelako eguraldiaren mapatik... Negargarriak haiek dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario