Lakuako gobernu berriko ordezkaririk ez zen atzo Ipar Euskal Herriko ikastolen alde dirua bildu eta babesa erakusteko urtero ospatzen den jai-egunean. PSOE - PP-ren gobernu berriak emango dituen dirulaguntzen ispilu ziurrenik.
Egoera horrela aurreikusita ere, behera egin zuen hara hurbildutako jende kopuruak, baliteke gustoko kontzerturik ez zegoelako, azterketak zeudelako, batek daki nongo jaiak zeudelako, baina euskaldun sentimendua duen eta Euskal Herria hitzaz ahoa betetzen duen edonork guzti horren gainetik bertan egoteko konpromezua hartzea egin daitekeen apalena da.
Ez dira 8 urte izango Arrigorriagatik 2 autobus irten zirela Herri Urratsera, bertan 100.000 pertsonatik gora bildu arte. Baina badirudi Udaletxeak jarrera hori aldatu duela, eta ez aipa krisi kontuak, ez baitira 5 egun pasa Athletic-en partidua ikusteko pantaila bat egongo dela esateko kolorezko inpresioak herri guztiko etxeetara bidali direla.
Nafarroa Oinez-era ere urteak dira autobusik ateratzen ez dela, eta nahikoa izan zen azkeneko edizioan Ez Dot Sinisten-etik 8eurotan autobusa irtengo zela jartzea, udaletxeak inongo lotsarik gabe kartel horien gainean eta azpian (udaletxeko 2 kartel EDS-ko kartel bakoitzeko) eurek 5 eurotan autobusa jarriko zutela iragarriz (beti 10 eurotik gorako prezioan jarri duzuenean!) herria kartelez betetzeko. Baina jendeak adar-jotze bat bezala hartu zuen, den-dena interes politikoen arabera egiten duzuela nabarmen geratuz. Helburu bakarra besteen gainetik gelditzea baita, alegia nor den gehien eskaintzen duena (Yo más, yo más, inutilenak bezala)
Jarrera hau are nabarmenago geratu da, Arrigorriagako talde edo eragileei Herri Urratserako autobus bat ateratzeak suposatzen dien kostuak posibilitate hori alde batera uztean, Udaletxeak (edo Gazteguneak, berbera baita) ere autobusik jarri ez duenean.
Aurten latz egin du behera Herri Urrats-ek eta Euskal Herria danbolin eta txistu batekin irudikatzerik nahi ez badugu behintzat datorren urteari begira jarrera ezberdinak hartzeko garaiz gaude. Minimoan, herri honetatik eta ahal bada ingurukoetatik autobus bana atereaz, eta gure parranda "garrantzitsuak" bertara zuzenduz, egun pasa polita baita edozein izanda harako asmoa.
Udaletxeak autobusa jartzen badu are hobe eta zuzenago, gero zuek baitzarete kanpaina politiko hutserako PP eta PSOE-rekin euskarak behera egingo duenaren alarma pizten duzuenak. Hortaz, hainbeste inporta bazaizue, ekintzetan erakutsi. Ta bestela txikito batzuk edatera, gora danbolina eta folklorea!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario