2009-06-15

Futbol 7 txapelketak hastear

Azken urteetako ohiturari jarraituz, futbolariz eta futbolzalez beteko da Lonboko futbol 7 zelaia ekainean eta uztailean zehar.

Berria dena txapelketa kopurua eta parte hartzeko aukera dira. Izan ere, aurten bi txapelketa egongo dira, biak ere adin tarte desberdinetako pertsonei begira.

Etorkizun futbol eskolak azken 21 urteetan antolatzen duen txapelketarekin jarraituko du. Bertan, umeek (8-15 urte) eta adinean gora doazenek (35 urtetik gora) hartu ahalko dute parte.

Herritar talde batek berriz, azken urteetan adin tarte horietan sartzen ez diren gazteek erakutsitako gogoari erantzunez, beste txapelketa bat antolatu dute. Egia da iaz saiakera bat egon zela, baina aurtengoan askoz gehiago landu eta zabaldu da.

Horrela ba, gogoz dagoen ia edonork hartu ahalko du parte txapelketetan.

Hona hemen herritar talde batek antolatutako futbol txapelketaren egutegia: gazteen futbol 7 txapelketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario