2009-06-15

Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamoztarraren estreineko partida profesional mailan

Ekainaren 13a, larunbata, egun garrantzitsua izan zen gure eskualdeko pilotari eta pilotazaleentzat, izan ere, Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamoztarrak bere estreineko partida jolastu zuen profesional mailan eta gu ere Arrigorriagako pilotalekura hurbildu ginen pilotaria animatzera.
Partidu txukuna egin arren, 13 tantu baino ezin izan zituzten egin berak eta Oier Mendizabalek Arretxe eta Beginoren aurka. Beraz, ezin izan zuen profesional mailako lehenengo garaipena bere estreineko partidan lortu 20 urte besterik ez dituen pilotari honek. Hala ere, azken urteetan erakutsitako maila ikusita, laister garaipenak biltzen hasiko denaren ziurtasun osoa dugu.

Animo Mikel!!!
Eutsi goiari!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario